domingo, 17 de enero de 2010
HERRIAK ETA KULTURAK: EUSKAL HERRIA ETA JAPONIA
Munduan guztia konektatua dago; gure egungo gizarteak internetarik gabe ezin du bizi.
Askoren ustez internet komunikabideko garrantzitsuena da, eta erabilgarria ere bai. Baina hala ote da benetan? Azaletik ezagutzen dut gai hau baina nire ustez egia da, honela beste atzerriako jendeekin hitz egin ahal dugu.
Baina gatozen harira, adibidez Japoniako jendearekin hitz egin dezakegu internetari esker.
Horrela gauza asko ikas dezakegu, japoniako ohiturak, kultura eta bere hizkuntza ere bai, internetekin dena posiblea da.
Japonia oso interesgarria da niretzat gainera uharteak dira. Bere hiririk importanteena Tokio da; oso handia eta jende asko bizi da han.
Bere ohiturak ohikoak dira baina hori ez zait axolarik: bat "Te-ko zeremonia" da, japoniarrentzat oso garrantzitsua da, nahiz eta guztiek ez jakin egin. Beste bat kimono eramatea, oso politak dira baina udan bero handia ematen dute
Beste aldetik, ohiturak berriak badute ere, "bar-karaoke"-ra joatea ikaragarri gustatzen zaie.
Japoniako musika asko ez dut ezagutzen, baina bat edo beste estiloa ezagutzen dut, adibidez Visual kei estiloa. Visual kei-ko taldeak oso arraroa janzten dira, beraz, bere musika ezin hobea da.
Gazteak eskolan oso saiatuak dira. Normalean bere etxekoak haientzat eskolarik onena nahi dute, horregatik seme-alabek asko ikasi behar dute, horretako eskolara sartzeko. Kirola ere egiten dute eskolan, ospetsuena uztaiko tiroa da.
Amaitzeko, han japoniera hitz egiten da, eta oso zaila da ikasteko; eta aurreko guztia laburbilduz, internetari esker Japonia ezagu dezakegu, hara joatea garestia delako.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario